jueves, 24 de mayo de 2007

GERRA EZ DA

ARMADA ETA BESTE EDOZEIN INDAR ARMATU JUVENALIATIK ETA
HAURRENTZAKO GAINERAKO AZOKETATIK IRTEN DAITEZELA ESKATZEKO KANPAINA


ASTEARTEA, 2007KO APIRILAREN 3A

Ez ahaztu agiria sinatzea eta zabaltzea

Jarraian datorren idatzia nahi duten erakunde guztiek sina dezakete, baita eskolek, institutuek, guraso elkarteek, haurrekin lotutako aisialdiko taldeek, eta auzo elkarteek ere.

MANIFESTUA SINATZEKO HONAKO HELBIDERA IDATZ DEZAKEZUE:
laguerranoesunjuego@gmail.com (izena, abizenak eta NA zenbakia idatzi, mesedez).


GERRA EZ DA JOLASA


Neska-mutil soldaduak errekrutatzea ohikoa da mundu osoko hainbat gatazkatan. Horietako batzuetan, gerra urte luzeek ahituta utzi dituzte borrokatzeko adinean dauden helduak; haurrak bakarrik gelditzen dira. Umeak armaden esku uztearen truke, familiek “babesa” lortzen dute. Banda armatu batzuen kasuan, etsaiek ez errekrutatzea da haurrak beren eskuetan hartzeko arrazoi bakarra. Urtero, 250.000 neska-mutil hiltzen dituzte gatazka armatuetan, 400 milioi haur lanerako esplotatzen dituzte eta, bi milioi, sexu trafikoaren biktima dira, Indarkeria Aztertzeko Sofia Erregina Zentroko datuen arabera.

Paradoxikoki, estatu espainolean antolatzen diren haurrentzako azoka askotan (JUVENALIA, JUVELANDIA eta EXPOJOVE), haurrei eta gazteei zuzendutako guneetan kuantitatiboki eta kualitatiboki handitu da indar armatuen eta polizia gorputzen presentzia, nahiz eta gune horietan, teorian, sormena, elkarlana eta indarkeriarik eza sustatzeko jolas ekintzak bultzatu beharko liratekeen.

Arreta JUVENALIAn bakarrik jarriz gero (urteroko azoka da eta Madrilgo Ifeman antolatzen dute), indar armatuen presentzia eta neurriak izugarriak dira eta, itxura guztien arabera, gehiegizkoak: umeek tirolina praktikak egiten dituzte, tankeak erabili, minak indargabetzeko simulazioak egin, eta baita txakurrak hezteko saioak ere.

Umeak tanke batera igoaraztea jolas bat izango balitz bezala, haiek manipulatzeko modu bat da: antolatzaileek zergatik ez diete azaltzen neska-mutilei gerra ez dela jolasa, eta armek hil egiten dutela? Zergatik ez du armadak argitzen misio humanitarioak egiatan Mendebaldeko estatu aberatsei interesatzen zaizkien guneak kontrolatzeko ezkutuko esku-hartzeak direla? Zergatik ez dute jakinarazten Espainiak 2007rako defentsa arloko onartu duen aurrekontua 8.049.990.000 eurokoa izango dela, hots, azken 20 urteotako igoerarik handiena izango duela, eta, bitartean, oinarrizko ikerkuntza zientifikoan inbertsioak handitzeko eta berau ikerkuntza militarretik bereizteko hitza ez dela beteko?

Eta, oso mingarria izan arren eta sinestezina iruditu arren, ezin ditugu ahaztu armadek esku-hartze humanitarioetan egiten dituzten gehiegikeriak: Ingalaterrako BBC kateak Nazio Batuen Erakundeko baketze indarrek umeez sexualki abusatu zutela frogatzen duten lekukotasun gehiago aurkitu ditu. Ikerketa batek agerian utzi du Haitiko eta Liberiako misioetako kideek kasu batzuetan adin txikikoak prostituitu eta bortxatu dituztela.

Administrazioek beren legeetan eta adierazpenetan bakearen, bizikidetzaren eta indarkeriarik ezaren alde hezteko apustua egiten dutela esaten duten arren, gure neska-mutilei guztiz kontrako baloreak erakusten dizkieten ekimenak babesten dituzte, eta diru publikoa gerrak prestatzeko gastatzen jarraitzen dute.

Horregatik guztiagatik, behean sinatzen dugun erakundeok eskatzen dugu JUVENALIAn eta haurrentzako edo gazteentzako gainerako azoketan ez emateko berriro lekurik armadari, ezta bestelako erakunde armatuei ere.

LAGUERRANOESUNJUEGOk ARGITARATUA

No hay comentarios: